Merkataritza-ordutegiak erabat liberalizatzeko alfonbra gorria jarri du Donostiako udalak

2016/05/19
Merkataritza-ordutegiak erabat liberalizatzeko alfonbra gorria jarri du Donostiako udalak
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen esanetan Donostiako Zonalde Turistikoaren definizio berriak saltoki hanien interesei erantzuten die eta beraz, igande eta jai-egunetako merkataritza-ordutegiak erabat liberalizatzeko alfonbra gorria jartzen die udalak.

Sindikatuon Agiria:

Estatu espainarraren errege dekretu baten ondorioz, Donostian beste hiri batzuetan bezala, Turista – olde handiko gune bat arautzera behartua izan zen. Sindikatu eta merkatari elkarteen iritzia kontuan harturik, 2014 ko urriak 31 an onartu zen alde zaharreko eremu bat aitortzea eta dende irekiera 2015eko uztaila eta abuztuan egitea baimentzen zuen.

Azaroaren 11ean batzorde batea Donostiako Tokiko Gobernu Batzordean Alde Zahar osoa,Zurriolako pasealeku eta etorbidea Zona Turistiko bezala izendatzeko neurria hartu zuten. Definizioa honekin, bertan kokatzen diren komertzioei igande eta jai egunetan irekitzeko eskumena ematen diete, 2016 urte osoan zehar.

- Neurriak bere baitan, merkataritz ordutegiaren liberatzea dakar eta honek, zentro handien interesei erantzuteaz gain, denda txikiei eta ertainei kalte larriak eragiteko arriskua dakar. Bai eta, merkataritzako langileen lan-baldintzak okertzeko aukera ere.

- PNV eta PSEk, sindikatu, merkataritza elkarte eta gainontzeko alderdiei bizkar emanez onartu zuten. Ezkutuan eta eztabaidarik gabe, goizetik gauera.

- Aurreko legealdian sindikatu naiz merkataritza elkarteen iritziaz egindako Zona Turistikoaren definiziotik berri honetara moldatzeko ez da inolako arrazoirik aurkeztu.

Neurriaren larritasuna ikusita sindikatuok, EHBildu eta Irabazi alderdien babesarekin, mozioa sartu nahi izan dugu gaiaren inguruko eztabaida bat sustatzeko eta noski, gure aburuz bai langile eta baita komertzio txikiarentzat onena ikusten dugun aurreko zona turistikoaren definizioa mahai gainean jartzeko.

Egoera honen aurrean hemen batu garenok salatu nahi dugu Udalaren jarrera. Izan ere Zonalde Turistikoaren definizio berri honek azalera handiko saltokien interesei erantzuten die eta beraz, igande eta jai-egunetako merkataritza-ordutegiak erabat liberalizatzeko alfonbra gorria jartzen die udalak. Jakinda eta ondo jakinda ere jai egunetan komertzioak irekitzeak

Aurrekoa gutxi balitz, Donostia eta probintziako merkatari elkarteekin izan dugun elkarrizketetan jakinarazi digute, beraiek ere nahiago dutela 2015erako onartu zen proposamena, hau da, alde zaharra besterik izendatzen ez duena.

Horregatik, prentsaurreko honen bidez jakinarazi nahi dugu, aukertu mozioaren bidez lortu nahi duguna: gaiaren gaineko eztabaida irekitzea eta ukitutako elde guztien iritzia aintzat hartzen duen prozesua abian jartzea 2017rako hartuko den erabiakiari begira.