UDAL LANGILEAK

Jarraipen zabala izan dute bi orduko lanuzteek

2026/04/23
Jarraipen zabala izan dute bi orduko lanuzteek
EAEko 75 mobilizazio baino gehiagotan, ELAk eta LABek EUDELi eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EEri exijitu diete Udalhitzeko eta udaletako mahaietan edukiak orain ekartzeko.

EUDELek Udalhitzeko mahai-negoziatzailea deitua duen bezperarako, ELAk eta LABek 2 ordutako lanuztea deitu dituzte Udalhitzeko zein hortik kanpoko udaletako (hiriburuak eta udal handiak gehien bat) negoziazioetan udal langileek eskatzen ditugun aldarrikapenak mahaietara ekarri ditzaten.

2 ordutako lanuzte honek 75 udal baino gehiagotan mobilizatzea eragin du, lanuztean udaletako zein udal erakunde publikoetako langileek parte hartu dutelarik. Ehunka izan dira gaurko egunez tokiko admininistrazioen aurrean mobilizatu diren langileak eta tokiko administrazioei, hauek gobernatzen dituzten alderdi politikoei zein EUDELi exijitu diete  mahai-negoziatzaileetara edukiak orain ekartzeko, soldata eta enpleguari dagozkion gaiak hemen negoziatu behar direla aldarrikatzearekin batera.

Ohar bateratua irakurri