Jaurlaritzak Prebentzio eta Sute Itzalketa eta Salbamendurako lege aurreproiektua aurkeztu du, inongo partehartzerik gabe

2014/11/21
Eusko Jaurlaritzat, aurreproiektua aurkeztu du eragindako langileen eta beraien ordezkariekin eztabaidatu gabe eta zerbitzuen beharrak zeintzuk diren entzun gabe.

Pasa den asteko ostiralean, EHAOean publikatu zen Urkulluren Gobernuak aurkeztutako eta prebentzio eta sute itzalketa eta salbamendu zerbitzuak erregulatuko dituen Lege aurreproiektua. Orain arte larrialdi Legearen barruan erregulatzen zen berau.

Aurreproiektu honetan, suhiltzaileen eta sute itzalketa eta salbamendu ekipoetako langileei zuzenean eragingo dien neurriak aurkezten dira, bai beraien lan egiteko moduan eta baita beraien lan baldintzetan ere.

ELArentzako ez da onargarria langileen ordezkariek prebentzio eta sute itzalketak erregulatuko dituen lehen euskal legearen berri pasa den azaroaren 14an EHAOean publikatzeaz bat jakin izana.

Lege aurreproiektu honen aurkezpenean Eusko Jaurlaritza erakusten ari den okultismoa salatu nahi du ELAk, eta honegatik aurreproiektuaren tramitazioa berehala bertan behera utzi dezala exijitzen dugu.