ELAk salatzen du Donostiako Udalaren enplegu eskaintza (EPEa) oso urria dela
2016/10/05
Donostiako alkate Eneko Goiak lau haizeetara iragarri zuen atzo Donostiako Udalaren EPEa 2016rako. Horren bidez 20 plaza eskaini dira, baina horietako 2 elbarridunentzat erreserbaturik. ELAren iritziz eskaintza hori guztiz murritza da. Udaleko prekarietatea eskandaluzkoa da. Guztira 1400 langile badira, horietatik 400dik gora bitarteko langileak dira, hau da, plantillaren %31.
Alkateak estatuko legeriara jotzen du aitzakiaren bila, azaldu ezinezkoa dena azaltzeko asmoz; baina oraingo egoera Udalean aspalditik aplikatu izan diren politiken emaitza da, inork ez du gogorik izan egoera konpontzeko, orain kontrakoa esaten badute ere.
Osterantzean, Donostiako Udalean ez legoke langilerik bitarteko gisa 20 urte bete duenik.
Argi dago arazo hori borondate politikoko kontua dela, eta ez arauteriarena. Horregatik, ELA sindikatuak eskatzen du bitarteko langileek gaur egun betetzen dituzten plaza guztiak berehala eskaintzeko, eta Donostiako Udaleko langileen prekarietatea behingoz bukatzeko.