Osasunbideko gehiengo sindikalak mobilizazioekin jarraituko duela iragartzen du

Gehiengo sindikalak salatu duenez, pairatzen ari garen pandemia egoerak agerian utzi ditu Nafarroako osasun-sisitmeako egiturazko gabeziak.
Aitorpen sinbolikoez gain, ez da inolako neurririk hartu sistemaren egiturazko gabeziak eta langileen lan-baldintza kaltegarriak arintzeko.
LAB, SATSE, SAE, UGT, Afapna, ELA eta CCOO sindikatuok benetako negoziazioa eskatzen dugu, langile guztientzat gutxienez % 10eko arrisku-osagarria jasoko duena, kontratazioa egonkortzea, gaur egun dagoen % 50etik gorako behin-behinekotasuna murriztuko duena, egungo prekarietatea ezabatuko duten kalitatezko kontratazioak, eta sektoreko langileen osasuna arriskuan jarriko ez duten prebentzio-neurri eraginkorrak.
Langileen lan-baldintzak duinduz bakarrik ziurtatu ahal izango da kalitatezko osasun publikoa. Hori dela eta, Osasunbideko gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek mobilizazioekin jarraituko dute benetako negoziazioa lortu arte.