Elorrieta: “Sindikalismoak borrokarako antolatu behar du garai honetan”

2012/12/04
Elorrieta: “Sindikalismoak borrokarako antolatu behar du garai honetan”
Jose Elorrietaren “Renovación sindical. Una aproximación a la trayectoria de ELA” liburuaren aurkezpen publikoa egin da gaur Bilbon. Hogei urtez sindikatuaren idazkari nagusi izan ostean, Jose Elorrietak ELAn zituen ardurak utzi zituen 2008. urteko azaroan, ELAren XII. Kongresuarekin batera.

 

Liburuaren aurkezpenean azpimarratu duenez elkarrizketa sozialak porrot egin du, eta garai gogor honetan borrokatzea beste biderik ez dago. Era honetan, 90. hamarkadan ELAk elkarrizketa soziala alde batera uzteko eta konfrontazio bideak jorratzeko erabakia hartu izana zuzena izan zela adierazi du.

Erabaki honekin batera, Gernikako Estatutua hiltzat ematea eta subiranotasuna aldarrikatzea beste urrats garrantzitsu bat izan zela azaldu du Elorrietak.