Justiziako langileei kendutado 2012ko aparteko ordainsaria legez kontrakoa

2016/07/12
Epai berri honekin, 3. zenbakidun kontentziosoko Bilboko Epaitegiak bat egiten du Bilboko 6. zenbakidun kontzentziosoko epaitegiak ezarrita zuen irizpidearekin. Eusko Jaurlaritzako Justiziako langileei kendutako 2012ko aparteko ordainsaria legez kontrakotzat jotzen dute ebazpen judizial hauek, aparteko ordainsaria langileei itzuli behar zaiela ezarriz.

ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio PPko Gobernuaren murrizketa politiketatik aldenduz, Euskal sektore publikoan aplikatzen ari den murrizketak atzera bota ditzan; Horrela, Justiziako langileak ehundaka demanda sartzera behartu gabe, Epai hauen aurkako helegiterik ez aurkeztu, eta justiziako langileei, zein Mahai Orokorreko eremuko langile orori, 2012ko aparteko ordainsari osoa itzultzeko eskatzen diogu, Euskal Legebiltzarrak Legez kanpoko proposamen bidez eskatu bezala.