Askatasun sindikalaren alde

2008/04/11
Askatasun sindikalaren alde
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta bi mila pertsona inguruk parte hartu zuen Jaurlaritzaren erasoen aurka apirilaren 11n Gasteizen antolatutako manifestazioan. Aipatu sindikatuen esanetan Jaurlaritzak bat egin du merkataritza alorreko izen handiekin eta jarduera sindikala oztopatzeko ahaleginetan ari da. Izan ere, saltokiak igande eta jai egunetan zabaltzearen aurka sindikatuek egindako kanpaina konpetentziaren aurkakoa dela esan du Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak.

Manifestazioan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako arduradun nagusiak izan dira eta Ajuria Enearen aurrean irakurritako agiri batekin amaitu da. Manifestazioaren leloa “Por la Libertad Sindical. Erasorik Ez” izan da.

Hau da manifestazioaren ostean irakurri den komunikatu bateratua

POR LA LIBERTAD SINDICAL
ERASORIK EZ
Pasa den otsailean Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzako
Ogasun eta Finantza departamentuaren menpekoak, datu eta informazio jakin batzuk
(aktak, ikerketak, egindako jarduerak, izandako harremanak, eta abar) emateko esan
zigun UGT-i, CCOO-ri, LAB-i eta ELA-ri, eta beste gizarte-eragile eta erakunde
batzuei, hau da, igande eta jai egunetan denden irekierei buruzko dokumentazioa.

Eskatutako datuak zehapen-espedientea eta diru kopuru handiko zehapen ekonomikoak
egiteko dira. Erakunde honekin “elkarlanean aritu beharra”-ri ezekoak Administrazioak
finkatuko duen eta diru kopuru handiko izan litekeen isun bat ekarriko du
Denboran zehar merkataritza sektoreko langileen defentsa- kanpaina sindikatuok egin
dugula gogoratu beharra dago, batez ere, igande eta jai egunetan atsedenerako
eskubidea defendatu egin dugu. Jendeosteen mobilizazioak eta aldarrikatzeko ekitaldiak
anitz izan dira eta, orokorrean, langileen eta herritarren artean ez ezik,
komunikabideetan ere harrera ona izan dute. Salerosle txikien erakunde eta
kontsumitzaileen erakundeen laguntza izan du eskabide sindikalak.

Nor da EAE-ko Jaurlaritzaren ekimenaren arduraduna? Dudarik ez, hemengo eta nazio
askotako merkataritza sektoreko enpresek kontsumo handia eta txikizkako
merkataritzaren porrota sustatzen dituztela. Gainera, igande eta jai egunetan atsedena
ez ezik, bizitza laborala, familiarra eta pertsonalaren kontziliazioa ere eragotzi omen
dizkiete langileei. Helburuen ondorioek emaitza latzak ekartzen dituzte gizarte ereduan,
herritarren bizitza-kalitatean eta ingurumenaren narriaduran; honetaz aparte, kontsumo
eta energiaren gorakada eta derrigorrezko joan-etorriak hartu behar ditugu kontuan.
Gobernuak enpresei emandako laguntza ahalmen ekonomiko eta administrazio
autonomikoaren arteko froga bat gehiago da.

Ibarretxeren gobernuaren jarduera hau askatasun sindikalari eraso galanta da. Lehiaren
defentsei buruzko ereduak jarduera sindikalaren kontrol-lanabesa erabili nahi da.
Ondare eta zerbitzuen merkatua kontrolpean daukan eredu bat ezarri gura da, era
latzagoaz eta Lan-Eredutik kanpo, legez kanpoko organo administratibo bat sindikatuon
jardueraren zaintzean sartuz. Beraz, Gobernu honek sentiberatasun soziala eta hirikor
eza erakusten digu eta askatasun sindikalaren eskubideari kalte egitea pentsatzen du
zabal-zabal, horrela, gobernu erreakzionarioenetarikoa izatea lortzen.

Ez dago ekinaldi administratiborik sindikatuoi beharrak egitea eragozten dizkigunik,
igande eta jai egunetan atsedenerako eskubidea defendatu, esate baterako.
ELA, LAB, CCOO eta UGT-ek alarma-oihua kalera jalgi dadin nahi dugu. Askatasun
sindikalari eraso galanta honek erantzun kementsu eta baterakoia merezi du. Ez dugu
onartuko Gobernuak sindikatuon oinarria zalantzatan jartzea, “lobby” ekonomikoen
interesak babesteko.

Horrexegatik, datorren apirilaren hamaikan, ostiralean, hamaika eta laurdenetan
Gasteizko Corte Inglesen ondoan dagoen plazatik atera eta Ajuria Enean bukatuko den
manifestaziora deituko dugu.