Azpikontratazioaren aurkako elkarretaratzea Bilboko Deustoko Unibertsitatean

2013/06/17
Azpikontratazioaren aurkako elkarretaratzea Bilboko Deustoko Unibertsitatean
Azpikontratazioaren inguruan jarraitzen ari den polítika dela eta, gaur goizean ELAko atal sindikalak deitutako elkarretaratze bat izan da Bilboko Deustuko Unibertsitateko klaustroan. Pasa den maiatzean zuzendaritzak beste pausu bat eman du azpikontratazioan, garbiketa zerbitzuaren beste atal bat azpikontratatuz.

 

Deustoko unibertsitatean (DU) azpikontratatuta daude hainbat eraikinetako garbiketa (ESIDEn, La Comercialen, liburutegian eta Mendeurreneko eraikinean), taberna eta jatetxe-zerbitzua, liburu-denda, fotokopia-zerbitzua eta informatikako mantentze-lana; ikerketa-lana ere, neurri batean azpikontratatuta dagoela esan dezakegu. Eta badaude langileak subrogatuta. Zuzendaritzaren asmoa DUren zeregin nagusiarekin zerikusi zuzena ez duten zerbitzu osagarriak azpikontratatzea dela dirudi.

Pasa den Maiatzean Duko zuzendaritzak beste pausu bat eman du azpikontratazioan, garbiketa zerbitzuaren beste atal bat azpikontratatuz. Hau aurrera eramateko erabili duen “estrategia” gutxienez zikintzat jo daitekeelarik:

 

DUan 2 eraikin soilik geratzen ziren berariaz kontratatutako 14 langileei emanda; Denboraldi batean, garbiketako langile hauen bajak bete sitúen unibertsitateak, berariaz kontratatutako langileekin, eta geroago Aldi Baterako Laneko Enpresetako langileekin. Duela urtebete pasatxo, baja horiek ez betetzeko politika jarri zen martxan, baliabide ekonomikorik ez zegoela eta.  Harez gero, garbiketako langileek sekulako lan-karga jasan behar izan dute, normala izango litzatekeena baino nabarmen handiagoa, bajan zeuden lankideen lanaren zati bat egiteagatik nurri haundi batean.

DUko Bilboko campuseko langileen batzordeak hainbat aldiz eskatu du zerbitzu horretako langileen bajak betetzeko.

Langileen batzordearen presioa dela eta, Zuzendaritzak, inolako negoziazio eta iritzirik eskatu gabe azpikontratatutako sodexo enpresako talde bat hartu du aurrerantzean berariazko langileek garbitzen zituzten 2 eraikinetako bat garbitzeko.

Hau dela eta, zein DUa azpikontratazioaren inguruan jarraitzen ari den polítika dela eta, gaur goizean ELAko atal sindikalak deitutako elkarretaratze bat izan da Bilboko Duko klaustroan, azpikontratazioaren aurka.