ARANDIA ERRESIDENTZIA (Arrigorriaga)

ELAk beste sei greba egun deitu ditu

ELAk beste sei greba egun deitu ditu
Langileek grebara joko dute maiatzaren 11n, 12an, 19an eta 26an eta ekainaren 2an eta 3an. Lehen eguneko jarraipena oso zabala izan da eta manifestazioa egin dute Arrigorriagako kaleetan.

Arrigorriagako Arandia erresidentzian (Domusvi Taldea) langileek mobilizatzen jarraitzen dute enpresaren immobilismoaren aurrean. Azken deialdiarekin, maiatzaren 11, 12, 19 eta 26an eta ekainaren 2 eta 3an, guztira, 12 greba egun deitu dituzte.

ELAk salatu du langileen lan osasuna ez dela babesten eta ez direla aintzat hartzen arrisku psikosozialen ebaluazioan (2025eko otsailaren 3an hasitakoa) agerian geratu diren gehiegizko lan kargak. Lehen fasearen emaitzek agerian utzi zuten gehiegizko lan kargak zituztela eta lanetik eratorritako osasun arazoak pairatzen zituztela. Enpresak, ordea, ez du inolako neurririk hartu, eta langileen osasunak okerrera egin du.

Gaur egun, plantillak ebazpen hori jaso gabe jarraitzen du, eta, beraz, lan kargak zuzendu gabe eta prebentzio neurririk aplikatu gabe jarraitzen du. Horrek eragin zuzena du lan baldintzen prekarizazioan.

Egoera horri nominen ez-betetze larriak gehitu behar zaizkio. Urtarrilaren 1eko eta abenduaren 25eko jaiegun bereziak oker ordaintzen dira, edo zuzenean ez dira ordaintzen. Jaiegun arruntak ez dira ordaintzen. Gainera, bi nominako sistemak nahasmena, segurtasunik eza eta gardentasunik eza eragiten ditu. Nomina argiak, ulergarriak eta irakurgarriak izatea eskatu dute, kobratutakoa behar bezala egiaztatu ahal izateko.

Egoera horren aurrean, deitutako mobilizazio eta grebekin batera, langileek sinadurak biltzeari ekin diote. Hauek dira eskaera nagusiak:

  •  Erizaintzako arreta eguneko 24 orduetan. Eguneko 24 orduetan kontratazioa hobetzea, gerokultore-, gaueko zeladore- eta ikuztegi-ekipoen zuzkidura nahikoa, egonkorra eta iraunkorra bermatuz, gainkarga eta lan karga murrizteko, lan baldintzak hobetzeko eta egoiliarrei arreta duina eta kalitatezkoa bermatzeko.
  • Jaiegunen ordainketa zuzena, bereziak zein arruntak, eta kobratutakoa behar bezala egiaztatzea ahalbidetzen duten nomina argiak, irakurgarriak eta gardenak.