Txartel gorria Frantziako “Loi Travail”ari

2016/06/24
Txartel gorria Frantziako “Loi Travail”ari
ELAk, Alter Summit osatzen duten beste kide guztiekin batera, gizarte-mugimendu frantsesei Loi Travaileko erreforma erretira dezaten egiten ari diren borrokan erabateko babesa eta elkartasuna adierazi nahi die.

Guztiok, Europako herrialde ugaritan dihardugun pertsona garen aldetik, ondo asko dakigu honelako “erreformek” zer ezkutatzen duten. Alemanian 2010 Agenda izan zen; gero Grezian, Errumanian, Espainian, Italian, Portugalen, Irlandan eta orain Belgikan, “beharrezko erreforma” hauek gure bizitzan kalte eragiten digute. Prekaritatea nagusitzen da, batik bat belaunaldi gazteen lepotik; egunetik egunera lan-baldintzak gero eta okerragoak dira, langabezia hazi egiten da eta malgutasuna arau bilakatzen da.

Loi Travail delakoa gobernu nazionalek eta europar instituzioek ezarritako erreforma programaren atal bat da. Programa hau sistematikoa da: herritar guztien eskubideei ekiten die banan bana, eta bide horri jarraituko dio behar bezalako erresistentziarik topatzen ez badu. Hain zuzen, jendarte frantsesaren erantzunak berebiziko garrantzia du gure borroka guztientzat.

Halaber, ozen salatu nahi dugu protestaren kriminalizazioa, baita komunikabideek hedatzen duten propaganda ere, hauen xedea iritzi publikoa nahastea baita, erreforma honen benetako helburuak alde batera utzita.

Frantzian ekainaren  28rako deituta dagoen ekintza egunari gure elkartasuna adierazten diogu.