Bi aste greban La Pamplonican lan hitzarmenaren alde
Oraingo jabeekiko negoziazioak aurtengo otsailean hasi ziren, baina azken egunotan eten dira, enpresak ez baitu bete soldata-arloan hitzarturikoa. Zuzendaritzak dio ezin duela bete 2012ko akordioa. Haren arabera urte hartako ekainetik 2014ko abendura arte soldatak %20 jaitsiko ziren borondatez, eta 2015eko urtarriletik aurrera portzentaje hori berriro igoko zen. Enpresak proposatu zuen soldataren %20ko kita hori 2015ean ere mantentzea, eta hasierako soldatara 2016an itzultzea; baina plantillak ezetz esan zion. Zuzendaritzak, bestalde, uko egin zion langileen eskaintza bati, zeinaren arabera %20ko kita 2016ko abendura arte onartzen baitzen, baina modu geroratuan, eta horren ordainketa hainbat modutan itzuli ahal izatekoa izango zen (soldata, oporrak...), eta hitzarmenaren eraginpeko plantillan aplikatu gabe; horretarako, hitzarmen berri bat sinatuko zen, hurrengo hitzarmena sinatu arteko aurrera-eraginarekin, eta enpresak batzordearekin adostu gabe salbuetsi ezin izango zuena.
Hori gutxi balitz bezala, Pamplonica S.L.k ez du abonatu 2015eko urtarril, otsail eta martxoko nominen %20, ezta apirileko nomina osoa ere, akordioan esaten zen ez bezala. Beraz ez dio plantillari beste irtenbiderik utzi, greba egitea baino. Pamplonicako langileak ez dira izan behar zuzendaritzaren zenbait urtetako kudeaketa txarraren petxeroak.
Gogoratu beharrekoa da 2012ko irail aldera Pamplonicak egin zuen akordio hura, 2015eko urtarriletik soldata eguneratua mantentzearena, Nafarroako Gobernuaren ontzat emanarekin egin zuela, eta gainera, enpresaren bideragarritasuna ziurtatzeko, gobernuak 400.000 €-ko diru-laguntzak, gutxi gorabehera, txertatu zituen, I+D+I inbertsioen bidez. Espero dugu orduko arduradunek —oraingoak ere badirenak— azalpenak ematea, diru publiko hura nola gastatu den argitzeko. Halaber, 2008tik 2010era arte enpresa horrek 16 milioi euroko diru-kopuru publikoa jaso du konpentsazio moduan Zaragoza etorbideko lantokia eraisteagatik, eta industria-jarduera Beriainera eta Noainera lekualdatzeagati