ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIA

Mitxel Lakuntza: “Antidemokratikoa eta autoritarioa da gutxieneko soldataren HELaren eztabaida ukatzea”

2025/11/18
Mitxel Lakuntza: “Antidemokratikoa eta autoritarioa da gutxieneko soldataren HELaren eztabaida ukatzea”
Legebiltzarrean lanbidearteko gutxieneko soldataren HEL atzera bota izanak erakusten du “uko egin zaiola autogobernua defendatzeari”. Hala ziurtatu du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Euskadi Irratian. “Eskandalua eta antidemokratikoa” dela gaineratu du, herri ekimen legegileak ez duelako inolako arazo juridikorik, politikoa baizik.

Gainera, eztabaida ukatzeak zera jartzen du auzitan, Lakuntzaren ustez: gizarte zibilak zein bide dituen parlamentuan jorratzen ez diren gaiak bideratzeko. “Oinarrizkoa da hori”.

Kezka berezia ere azaldu du EAJrekin, alderdi abertzalea den heinean, “kontraesana” erakutsi duelako. Izan ere, HELak eskatzen zuena da langileen estatutuko artikulu bat aldatzea, eta horrela, hemen erabaki ahal izatea gutxieneko soldata. Aldiz, “Espainiako merkatu batasunaren argudioa” egin dute bere jeltzaleek, eta sindikatuek patronalarekin negoziatu behar dutela dio alderdiak, jakinda ere “CONFEBASKek hiru aldiz bikarra eman digula”. Horregatik, hain zuzen, aurkeztuko du aste honetan ELAk, LABekin batera, demanda epaitegietan patronalaren kontra.

Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuarekin biltzeari uko egin izanaren arrazoia da Legebiltzarrean gertatutakoa. Torresek egin zuen HELaren aurkako defentsa Gasteizen, gogorarazi du Lakuntzak, eta aldiz orain “argazkia” nahi du.

Beste hainbat gai ere izan dituzte solasgai, hala nola, aurrekontuak, zergak, euskararen kontrako oldarraldia eta abar. Guztiak entzungai HEMEN.