Mitxel Lakuntza: 'Soldata KPIaren arabera igotzea izango da aurtengo borroka zentrala'
2022/02/18
Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatu dute Hamaika Telebistan. Lakuntzak 2022rako greba gehiago aurreikusten direla baieztatu du, borroka eta greben bitartez lorpenak posible egiten direlako. Zentzu honetan, soldata KPIaren arabera igotzea aurtengo borroka nagusietako bat izango dela aitortu du.