DSP VAYVEN DELIVERY SL (GASTEIZ)

ELAk aurre egin dio Amazonen kontratazio eredu prekarioari, eta enplegua bermatzea lortu du

2025/11/19
ELAk aurre egin dio Amazonen kontratazio eredu prekarioari, eta enplegua bermatzea lortu du
ELAk Amazonekin lortutako akordioari esker, multinazionalak lanpostuei eutsi beharko die nahiz eta DPS Vayven Delivery mezularitza enpresarekin kontratua eten. Akordioak hobekuntzak ere jasotzen ditu, hala nola soldata igoerak eta plusak.

ELAk arrakala bat ireki du Amazonen kontratazio prekarioaren ereduan, multinazionala azpikontratatutako enpresaren aldaketen aurrean langileen enplegua bermatzera konprometitzen duen akordio batekin. Gaur egun, Amazonek enpresa batekin kontratua eteten zuen bakoitzean, langileek lanpostua galtzen zuten.

Hemendik aurrera, DSPko Vayven Delivery SLko langileak ez dira arduratu behar erraldoi teknologikoak hartzen dituen kontratazio erabakiez: azpikontratatutako enpresa aldatzen bada, plantilla esleipendun berriaren parteizango dira, aurreko baldintzei eutsiz.

Gainera, azpikontratatutako enpresan gehiengoa ELA izanik (4tik 3), orain arte mezularitzako estatu hitzarmenaren bidez arautzen ziren lan baldintzan nabarmen hobetuko dituen akordio bat lortu du. Plantillak soldata igoerak, antzinatasun plusa bezalako beste plus batzuk, aldi baterako ezintasunen prestazioan hobekuntzak eta zerbitzua ematearekin lotutako beste plus batzuk izango ditu, baita aparteko orduengatiko soldata igoera ere.

ELAk nabarmendu du adostutako aurrerapen handiak prekaritatearen aurkako plantilla antolatu eta sindikalizatu baten emaitza direla. ELAk uste du akordioa aitzindaria dela plataforma digitalen esparrurako, eta lanean jarraituko du beste plataforma batzuetako baldintzak hobetzeko, Uberren eta Glovon kasu.