Enplegua sortzea ez da klase politikoentzako lehentasuna
Gainera, langabetuen %43ak ez du inolako prestaziorik jasotzen (iaz baino %33 gehiago), eta %34,4ak bakarrik jasotzen du prestazio kontributiboa (duela 12 hilabete baino %12.2 gehiago). Gainerako %22,6ak prestazio asistentziala jasotzen du (%6,8 gehiago), kontributiboa baino baxuagoa. Azken urtean izandako bilakaerak, babes sozialean ematen den gabeziaren adierazle da.
2011ko urtarriletik sinaturiko 279.268 kontratuetatik, %92,4a behin-behinekoa izan dela ere erakusten dute datuek.
Hego Euskal Herriko langabeziaren bilakaerak eta babes sozial ezak, enplegua sortzea eta babes soziala ez direla klase politikoaren lehentasuna adierazten dute. Beraien lehentasuna murrizketak aplikatzea da. Gastu sozialaren murrizketaren ondorioz langabezia gero eta altuagoa da eta babes soziala gero eta baxuagoa. Beraz, langabeziaren egoera eta bilakaeraren atzean erantzukizun politikoa dago.
Era berean atzo Espainiako Bankuak eta Gobernuak kreditua ez dela eman behar esan zutela salatu nahi du ELAk. Orain arte finantza sistemari eman zaion dirutza kreditua egoteko zela esaten ziguten. Hori ez zela gertatzen garbi zegoen, baina atzo esan zigutenaren arabera hori ere gezurra zen.
ELAk politiketan aldaketa exijitzen du, langileekin justua den aberastasunaren banaketaren bitartez, ekonomia berpiztu eta kalitateko enplegua sortzeko.