ELAk bat egiten du urriaren 26ko “LIBRE. EPAIKETA POLITIKORIK EZ” lemapeko manifestazioarekin.
2013/10/25
Madrilen egunotan hasi diren epaiketetan auzipetuta dauden pertsonek (batetik, Segiko kide izatea leporatzen zaienak, eta bestetik, Herri Batasuna, Batasuna eta Euskal Herritarroken ardura izan zutenak) manifestazio bat deitu dute larunbat honetarako (urriak 26) Bilbon, “LIBRE. EPAIKETA POLITIKORIK EZ” lemapean.
ELAk deialdiarekin bat egin duela gogoratzen du, eta halaber exijitzen du epaiketa politiko hauek, zein instrukzio judizial arbitrarioen ondorio izan diren guztiak, bertan behera gera daitezela.
Horregatik, dei egiten diegu gure afiliatu eta militanteei parte har dezaten Bilboko Jesusen Bihotzetik hasiko den manifestazioan, bihar, arratsaldeko 17.30etan. Helburua askatasun politikoak eta pluralismoa urratu dituzten erasoak salatzea da (indar politiko hauek ilegalizatu egin zituzten gerora).