LAN HERIOTZA

ELA ere Bermeon izango da jatorri senegaldarreko langileen prekaritatea salatzeko

2026/07/21
ELA ere Bermeon izango da jatorri senegaldarreko langileen prekaritatea salatzeko
ELAk elkartasuna adierazi nahi die 2026ko maiatzaren 22an itsasoan lanean ari zela hildako senegaldarraren senideei eta lagunei.

Sindikatuak salatu du Bermeon itsas sektorean lan egiten duten migratzaile eta langileek -gehienak senegaldar jatorrikoak- pairatzen duten prekaritatea.

Langile migratzaileen lan-eskubideen urraketa etengabea da itsas eremuan: lanaldi luzeak, baldintza prekarioak, prestakuntza espezifikorik eza eta segurtasun-neurririk eza.

Lan prekaritatea salatzeko eta hildako langilearen gorpua aberriratzeko, senideek, lagunek eta auzokideek diru bilketa antolatu dute herrian.

ELA prentsaurrekoan egongo da, eta, uztailaren 25ean Senegalgo eguneko jaian parte hartzeko deia egin du.