Lanuzteak Andoaingo Egoitzan eta Etxez Etxeko Zerbitzuan
2009/06/11
Andoaingo San Juan Bataiatzaile Udal Egoitzako eta Etxez Etxeko Zerbitzuko azpikontratetan lan egiten duten 70 emakumeak lanuzteak eta mobilizazioak egiten ari dira azkenaldian.
San Juan Bataiatzaile Udal Egoitzan lan egiten dutenak kategori berdinetan soldata-eskala bikoitza jasatzen ari dira. Horrela azpikontratako erizain laguntzaileak urtean 10.822 € gutxiago kobratzen du.
Etxez Etxeko Zerbitzua ere azpikontratatua du udalak. Hemengo langileak enpresako lan hitzarmena dugu 2.008 bitartean sinatua eta 2009rako negoziazioa eskatua dute. Udal zerbitzu bat denez, udaleko pertsonalak irabazten duen gutxiengo soldatarekin ekiparazioa aldarrikatzen dute.