Zenarruzabeitia lehendakari-ordea gezurretan ari da
Duela lau hilabete adostutakoari jarraituz, CCOO eta UGTrekin (gutxiengo sindikala %24) 2003 eta 2004ko Euskal Administrazio Autonomo osorako ordainsarien igoerak sinatu ondotik, Idoia Zenarruzabeitia lehendakari-ordeak komunikabideei adierazi die bera Jaurlaritzaren esparruan negoziazio kolektiboaren arduraduna denetik, sindikatu honek, ELAk, ez duela berarekin inolako ordainsari akordiorik sinatu.
Adierazpen hauek gezur hutsa dira. Iritzi publikoak jakin behar du 2000. urtean ELAk enplegu eta 35 orduen aldeko akordioa sinatu zuela lehendakari-ordearekin, 2001ean ere ordainsarien akordioa eta Euskal Administrazioarekin irakaskuntza, administrazio autonomoko sektoreko beste hitzarmen batzuk... baina beste batzuk noski, ELAk ez ditu sinatu nahi izan Euskal Administrazioko langileen eskubideen aurkakoak izateagatik.