Gunearen ohar publikoa

2014/03/03
Gunearen ohar publikoa
GUNEko kideok gaur arratseko 7etarako deituta zegoen mobilizazioari buruz Segurtasun sailak hartu duen erabakia salatu nahi dugu, izan ere, bere ibilbidea aldatu eta bete ezineko baldintza batzuk ezarri nahi baitzituen (izan zitezkeen balizko gertakarien ardura guri egotzi). Horregatik, mobilizazio hori bertan behera uztea erabaki dugu.

GUNEAREN OHAR PUBLIKOA

Hego Euskal Herriko mugimendu sindikalak eta sozialak, zeina GUNE plataforman antolatuta baitago, gaur Bilbon gertatu denaz honako balorazioa plazaratu nahi du:

1. Bilbon gaur GUNEak deitu dituen mobilizazioek xede bat dute, TROIKAk gidatzen dituen politika latzak salatzea, langabezia, prekarietate eta pobrezia dakartenak. Berriro salatu nahi ditugu politika hauek bultzatzen dituztenak, baita aplikatzen dituztenak ere, gobernuak alegia. Horregatik Guggenheim barruan daudenak salatu egiten ditugu, politika horiek ezartzen dituzten aldetik.

2. Gaur goizeko mobilizazioak arrakasta handia lortu du. Hamarna milaka pertsona bildu da manifestazioan, sindikatu eta gizarte-mugimenduek deituta. Hau albiste izateko moduko zerbait da.

3. Halaber, GUNEak Ertzaintzaren jokabidea ere salatu nahi du, manifestazioaren jarraipena galarazi egin baitu amaitzeko 250 metro eskas falta zirelarik. Ertzainen buruek manifestazio hasieran zihoaztenei erabaki hori jakinarazi dietenean deitzaileok amaitutzat eman dugu.

4. Manifestazioa egiten ari zela hainbat istilu gertatu da, eta GUNEak hauekiko bat ere loturarik ez duela argitu nahi du. Guk deitutako legezko manifestazioaz baliatu egin dira beste pertsona batzuk, deialdiaren xedea ez ziren beste helburu batzurekin.