Beasaingo Etxez etxeKO zerbitzua

Soldata arrakala pairatzen duten langileek mobilizazioak hasi dituzte hitzarmenaren alde

Soldata arrakala pairatzen duten langileek mobilizazioak hasi dituzte hitzarmenaren alde
Beasaingo (Gipuzkoa) Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak mobilizatzen hasi dira, beren lan baldintzak eta ematen duten zerbitzua hobetuko dituen hitzarmen bat lortzeko. Udalak azpikontratatutako zerbitzua da. Zerbitzuaren titularra, eta ondorioz arduraduna Udala izan arren, zerbitzua pribatizatuta dago eta Goxara enpresaren ardurapean dago. Guztira, 35 langile dira eta soldata arrakala pairatzen dute lan bera egiten duten baina udalak zuzenean kontratatutako langileekin alderatuta. 2025etik, sindikatuak hainbat bilera egin ditu azpikontratatutako enpresarekin eta udalarekin, baina une honetan negoziazioa blokeatuta dago. Besteak beste, Goxarak ez du inolako soldata igoerarik planteatzen 2025arekiko.

Gauzak horrela, sindikatuak planteatutako hobekuntzak onartzeko eskatu dio ELAk azpikontratatutako enpresari. Era berean, udalari eskatzen dio, zerbitzuaren arduradun nagusia den aldetik, bere erantzukizuna bere gain har dezan, bai zerbitzuak bai langileek baldintza duinak izan ditzaten.

Duela hiru urte, hainbat mobilizazio eta 13 eguneko grebaren ondoren, ELAk hitzarmena sinatu zuen; 2024ko abenduaren 31n, ordea, iraungi zen.