Muñoz: “ELAk mobilizazio sozialekin egingo die aurre murrizketei, elkarrizketa soziala antzerki hutsa da”.

2013/01/11
Muñoz: “ELAk mobilizazio sozialekin egingo die aurre murrizketei, elkarrizketa soziala antzerki hutsa da”.
ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñoz Txiki Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketatu dute gaur goizean. Muñozen esanetan “ELAren estrategia ez dago inolako alderdi politikoren menpe” eta mobilizazioen beharra aldarrikatu du murrizketei aurre egiteko, elkarrizketa soziala antzerki hutsa baita.