Bilboko Fhimasako langileek hilabete daramate greban
2013/04/05
Construcciones Fhimasako langileek mugagabeko grebari ekin diote martxoaren 5etik. Fhimasak 160 langile ditu, eta Bilboko Udalaren azpikontrata da, eta dituen eginkizunen artean Bilboko ur-sarea, espaloiak eta bide publikoko egitura-elementuak mantentzea, konpontzea, jagotea eta zaharberritzea da.
Elkarretaratzeak eta lanuzteak egin badituzte ere, enpresak uko egiten dio lehen hitzarmena negoziatzeari. Atzo Bilboko udaletxearen aurrean elkarretaratu ziren berriro ere, ganorazko negoziazio exijitzeko enpresako zuzendaritzari.