ELAk langileon erosahalmenaren galera salatzen du, beti ere enpresari handien eta kapitalisten mesedetan

2015/08/24
ELAk langileon erosahalmenaren galera salatzen du, beti ere enpresari handien eta kapitalisten mesedetan
Diru-sarrera guztien zatirik handiena gero eta gehiago bideratzen da kapital errentak asetzera; lan errentetara, ordea, gero eta diru-sarrera gutxiago bideratzen direlarik. Horrela, 2013an (argitaraturik dauden azken datuak baitira aztertu ditugun lurraldeetarako), Espainiar Estatuaren BPGaren %47,7 lan errentetara bideratu zen, eta %52,3, berriz, kapital errentetara. Gauza bera gertatzen da gure herrialdean. Izan ere, EAEn, BPGaren %49 lan errentetara bideratzen da (%51a kapital errentetara), eta Nafarroan, %47,7 (%52,3 kapital errentetara). HEHri dagokionez, lan errentetara %48,7 bideratzen da (eta %51,3,kapital errentetara).

Horrek esan nahi du lan errentetara bideratzen dena ia minimo historikoen parean dagoela; eta kapital errentetara bideratutakoak, ordea, azken 14 urte honetako goia jo duela. Horrek guztiak agerian jartzen du langileriaren erosahalmenaren eta bizi-kalitatearen galera, eta aberastasuna klase kapitalistaren eskuetan metatzen ari dela.

 2013ko lan errenten datua inoizko txikiena izateaz gain, 2009az geroztiko joera nabarmen da beheranzkoa Nafarroan eta EAEn (2009an, HEHn goia jo zuenean; BPGaren %51,4 bideratu baitzen lan errentetara). Estatuan, beheranzko joera 2010etik heldu da.

 Etekin kapitalistak nabarmen handitzeaz gain, izugarri ere handitu dira administrazio kontseiluetako ordainsariak eta IBEX-35eko etekinak.

2013ko datuak dira horren erakusgarri. Urte hartan, izan ere, IBEXeko enpresek 19.005 milioi euro irabazi zituzten, eta 344 milioi euro goi zuzendarientzako ordainsarietara bideratu ziren (hau da, 786.000 euro zuzendari bakoitzeko, 2012an baino %1,3 gehiago). Bestalde, ad ministrazio kontseiluetako kide bakoitzak 490.000 euro kobratu zituen, eta horien artean presidenteek kobratzen dute gehien; hots, 3,1 milioi euro, batez beste.

 Nabarmendu behar da IBEXeko administrazio kontseiluak batez beste 11 aldiz bildu zirela 2013 guztian, batezbestean 45.370 euro kobratuz bilera bakoitzeko. 2013ko kontseilari guztietatik, %15,6 bakarrik dira emakumeak, soilik berHorrenbestez, ELAren aburuz, argi dago herritar gehienen erosahalmenaren galera ematen ari dela, enpresaburu handien eta kapitalisten mesedetan.

 

Bilbon 2015.eko Abuztuaren 24ean