Eusko Jaurlaritza eta EAJ-k ordutegi komertzialen desregularizazioaren alde egiten dute

2014/12/19
Igande eta jai-egunetan aisiaz disfrutatu eta deskantsatzeko eskubidea defendatzen dugun plataformatik, gaur-egungo koiunturaren balorazioa egin nahi dugu. Mezu zuzen hau helarazteko ondorengoak biltzen gara beste behin ere: Euskaldendak eta Bizkaidendak EAEmailako merkatari elkarteak, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta EKE eta EKA kontsumitzaileen elkarteak.

Agiria:

Gabon egun bezperetan, igande eta jai-egunetako irekiera defenditzen dutenek, gure gizartean ordutegi komertzialekin dugun adostasunaren kontra egiteko aprobetzatzen dute. Horregatik, merkataritzan jarduten dugun 3 kolektiboek (merkatariak, langileak eta kontsumitzaileak) gaur egungo “0” irekieren defentsa irmoa egiten dugu, guztion interesak hobekien defendatzen dituen modeloa dela uste dugulako.

EAE-KO ORDUTEGI KOMERTZIALEN LEGEA ETA EUSKO JAURLARITZAREN JOKAERA

Merkataritzako Legearen 4en modifikazioa

Aurreko prentsaurreko batean jada komentatu genuen, Merkataritzako sailburuordearen proposamenez, merkataritzako euskal legediaren 4en modifikazioa aurrera eraman behar zela.

Modifikazio honen lehenengo bertsioan proposatutako testuak, 2012ko Uztaileko Errege Dekretu Legean bildutako zonalde turistikoen ezarpenei buruzko erregulazioa ezartzea barnebiltzen zuen. Alegazio fasearen ostean, azken testuak modifikazio batzuk biltzen ditu. Ondoren, balorazioa egingo dugu, bai prosezuari buruz, zein Euskal Legebiltzarrera bidalitako azken testuari dagokionez:

1. Gure alegazioak ez dira kontuan hartu.

2. Eusko Jaurlaritzak Barne Merkataritza zein Turismo gaietan duen konpetentzia esklusiboari uko egin dio, Estatuak proposatutako eskaera zein erregulazioak bereak eginez.

3. Onartutako alegazioei dagokienez:

a) Ez zaigu esaten nork formulatu dituen.

b) Hauetako batzuen esanahia eta eragina ez ditugu ezagutzen. Adibidez, udal bat zonalde turistiko deklaratzeko “merkataritzako hiri plataforma”-ren txosten positiboa behar duela esaten denean, batzartu garen talde parlamentarioek, ezta Gobernu Española defendatzen duen PNVk, ez digute jakin azaltzen zein izango den plataforma horren eraketa ezta zeintzuk funtzionamendu arauak. PNVk azaldu digunaren arabera, beraien modeloa igande eta jai-egunetako irekieren aldekoa da, nahiz eta ñabardura eta errekurtsoz mozorrotua nahi duten.

4. Ondorio nagusia: Lege-biltzarrera bidali nahi duten azken testuak, zonalde turistikoaren ezarpena eta ordutegi komertzialen deregulazioaren onarpena suposatzen du. Gutxiengo baten interesak soilik defendatzen dituelarik: merkatal zentru haundien zuzendaritza eta jabeena.

Urriaren 15eko 18/2014 legearen inpugnazioa

Pasadan urrian Eusko Jaurlaritzak, zonalde turistikoen ezarpenean pausu bat haratago eramaten gintuen 18/2014 legearen inpugnazioa iragarri zuen. Lege honen bitartez, zegokien udalak zonalde turistiko izateko azken pausuaren epe maximoak ezartzen ziren, gure kasuan, Donosti eta Bilborentzat. Epe horiek ez betetzearen ondorio zuzena udalerri osoa zonalde turistiko deklaratzea zen eta ondorioz, edozein motatako komertzioek urte osoan irekiera egun eta ordu mugagabeak izango zituztela.

Eusko Jaurlaritzak errekurritu duena aipatutako azken hori baino ez da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak aurreko 20/2012 dekretuak zonalde turistikoei buruz esaten zuena, ez errekurritzea erabaki zuen. Guzti honek PNVko agintariak ordutegi komertzialen desregularizazioaren aldekoak direla argi erakusten du. Beraz, legedi espainiarrari egin dizkioten ñabardurak ez dute gaiaren mamia aldatzen, hau da: Eusko Jaurlaritzak irekieren aldeko modeloaren aldeko apuestua egiten du.

Plataforma osatzen dugunok ondorengoak galdetzen jarraitzen dugu:

-Norentzat erregulatzen du egungo Eusko Jaurlaritzak?

-Zergatik nahi dituzte ordutegi komertzialen inguruko adostasuna hautsi nahi dutenen interesak defendatu?

-Zertarako daude legeak? Gehiengoa defendatzeko edo gutxiengo oligarkiko baten interesak defendatzeko?

UDALETAN MOZIOAK ETA SINADURA BILKETA

Udaletako mozioak.

Plataformak EAE-ko udal geheienetan mozioak aurkeztu ditu egungo “0” irekieren status quo-a bermatzeko. Guztira, 70 udal baino gehiagotaz hitz egiten ari gara. Mozio gehienak prozesuan daude (eztabaidatzeke), oraingoz, onartuak izan direlarik Gasteiz, Agurain, Durango, Mungia edo Barakaldo bezalako udaletan.

Bilbo eta Donostia: txanpon bakarraren bi aldeak.

Bilbo eta Donostiako udalek proposatutako zonalde turistikoen erregulazioak, gure eritziz, txanpon bakarraren bi aldeak dira.

Bilbok, hiriko 3 zonaldetan irekitzeko erabateko liberalizazioa ezarri du, zonalde hauetan hiriko merkatal gune haundi eta kateak kokatzen direlarik. Gainera, erabaki hau zuzenki kaltetuak diren merkatari elkarteekin akordatu gabe hartu da.

Donostiak aldiz, alde zaharra soilik deklaratu du zonalde turistiko, 150 metro karratu baino gehiagoko zentru bakarra dagoelarik.

Hiri bietan zentru handiek zonalde turistikoen neurriak beren zonaldeetara ere zabaldu nahi dituztela jakin badakigu. Gainera, hiri bi hauetako udal arduradunek merkataritza defendatzen dutela esaten dute, baina Bilbok haundien interesen menpe jardun duen bitartean, Donostiak ez du horrela jardun.

Sinadura bilketa

Gure diskurtsoa ez dago zaharkitua eta ez da gutxi batzuena, batzuek sinestarazi nahi diguten bezela. Estatu espainoleko legediaren barnean salbuespena gara, hori egia da, baina igande eta jai egunetan 0 irekiera babesten duen gure errealitatea gizartearen gehiengoak babesten du, inkestek eta oraingoz jaso ditugun 16.800 sinadurak erakusten duten bezela. Izan ere, gure ekimenaren babesak gizartearen atxikimendu gehiago jasotzen jarraitzera garamatza.