Bizkaiko bulegoetako manifestazioa egin dute Bilbon, hitzarmena berritzeko

Bizkaiko bulegoetako manifestazioa egin dute Bilbon, hitzarmena berritzeko
Bizkaiko bulegoen sektoreko langileek manifestazioa egin dute Bilbon, duela hamar urte bertan behera geratu zen hitzarmena berritzeko. Langileak kalera atera dira, ELAk (%40tik gorako ordezkaritza), CCOOk, LABek, UGTk eta CGTk deituta, enpresak eta administrazio publikoak interpelatzeko eta sektorea pobretzeari utzi diezaioten eskatzeko. Izan ere, soldata izoztuta daukate eta eroshalmenaren %15eko galera metatzen dute.

Bizkaiko bulegoen hitzarmenak 30.000 langilereri eragiten die eta 10 urte daramatza bertan behera. Egoera horren ondorioz, sektoreko langileek soldata izoztuta daukate eta erosahalmena galdu dute, %15 baino gehiago. Gainera, enpresek estatuko hitzarmenak aplikatzen dizkiete kontratazio berrie eta soldata eskala bikoitzak sortzen dituzte.