Langabezian daudenen egoera gero eta txarragoa

2014/07/02
Lanik gabek daudenen %53,7ak ez du prestaziorik jasotzen. Bestalde, Enplegu Zerbitzu Publikoak gaur argitaratu dituen datuen arabera Hego Euskal Herrian 224.871 pertsona izan dira langabezian ekainean, maiatzean baino 9.152 gutxiago eta duela urte bete baino 10.563 gutxiago.

Langabezia tasa %16,1ekoa da, hau da, EB-28ko bataz bestekoa baino 5,8 puntu altuagoa (%10,3koa izan da maiatzean), eta soilik Kroaziak, Espainiar Estatuak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.

Behin behineko kontratuen portzentajea igotzen ari da, eta ekaina arte sinatu diren kontratu guztien %93,2 izateraino iritsi da

Sortzen diren enpleguak gero eta prekarioagoak dira, eta langabezian daudenen egoera gero eta txarragoa. Ezin da errekuperazioa aipatu egoera honen aurrean.

Lan munduan dagoen prekarietatearen aurka egiteko asko dago, eta asko dago borrokatzeko Gobernuek gaizkien pasatzen ari direnei zuzenduriko politikak egin ditzaten, langabetuek gizarte babesa jaso dezaten.

Pobrezia eta prekarietatea handituz doaz Hego Euskal Herrian, eta bakarrik antolakuntzak eta borrokak lortuko dute egoera honetara eraman gaituzten politikak gainditzea.