Laminaciones Arreguiko langileak Bilboko epaitegien aurrean elkarretaratu dira kaleratzeak salatzeko

2012/09/18
Laminaciones Arreguiko langileak Bilboko epaitegien aurrean elkarretaratu dira kaleratzeak salatzeko
Gaur goizean izan da EAEko Justizia Goi-Auzitegian Laminaciones Arreguiko 178 kaleratzeen inguruko epaiketa. Langile batzordeak erregulazio dosierra atzera botatzea eskatu du. Laminaciones Arreguiko langileekin batera Nervaceroko kideak izan dira gaur goizeko elkarretaratzean, bi lantegiak Celsa Atlantic taldekoak baitira.

Langile batzordeak dosierra baliogabe jotzea espero du, ez dituelako biltzen enpresa ixteko “zergati ekonomikoak eta ekoizpenari lotutakoak”. Laminaciones Arreguiko langileek lau hilabete daramate greban, eta denbora honetan zuzendaritzak era guztietako mehatxuak erabili ditu grebalariak beldurtu nahian.