Zarautzeko KSB-ITUR enpresan izandako kaleratzeen aurkako elkarretaratzea

2016/10/03
Zarautzeko KSB-ITUR enpresan izandako kaleratzeen aurkako elkarretaratzea
Enpresa batzordeak deituta, irailaren 6an enpresak egindako bi langileren kaleratzea salatzeko bi ordutako lanuztea eta elkarretaratzea egin dute gaur goizean Zarautzeko KSB-ITUReko langileek. Kaleratze hauen arrazoi nagusia “arazo estrukturala” dela dio zuzendaritzak; horregatik kaleratze edo irteera gehiago izango direlakoaren susmoa agertu du enpresa batzordeak.