Mitxel Lakuntza: "PPk orain dio ez duela lan erreforma aldatuko, esan nahi duelako ez zela benetan indargabetu"
Lan erreforma ez indargabetu izana kritikatu du Radio Popular irratian. PPk erreformaren aurka bozkatu izana "akatsa" dela onartzeak erakusten du, Lakuntzaren esanetan, indarrean jarraitzen duela: "Enpresek erraz eta merke kaleratzeko mekanismo berberak dituzte". Izan ere, ELAk hasieratik salatu zuen murrizketak eta lan erreforma Europako funtsekin baldintzatuta zeudela, eta PSOEk eta Podemosek hauteskundeetan promesak bete gabe utzi zituztela.
Era berean, salatu du langabeziaren datuen aurrean egon daitekeen "neurrigabeko estusiasmoa"; aldizkako langile finkoen gisakoekin datu horiek estali egin nahi baitira, prekarietatea ezkutatzeko. Kezkatuta ere azaldu da langabeekin, Europako batez bestekoa baino handiagoa baita, eta bereziki emakumeak kolpatzen dituelako.
Idazkari nagusiaren kezka ere bada Mendebaldean ematen ari den eskuinaren "olatu erreakzionarioa". "Herri eta klase sindikatu gisa kezkatzen gaitu”.
Hego Euskal Herrian dagoen fiskalitate "bidegabeaz" ere hitz egin du Lakuntzak, baita lan baldintzak hobetzeko mobilizazioak duen garrantziaz ere, besteak beste: