Hezkuntzako zaindarien auto judiziala irabazi dute ELAko zerbitzu juridikoek
ELAko zerbitzu juridikoek hezkuntzako zaindarien uda erretroaktibitatearekin erreklamatzeko auto judiziala irabazi dute.
Autoak eragiten die 2012ko iraileko lehen egunetan kontratua sinatu, 2013ko ekainean bukatu eta uda kobratu ez zutenei. Egoera honetan dauden pertsona guztiek erreklama dezakete eta baita urte hauetatik aurrera ikasturte guztietako udak ere 2015/2016 ikasturtera arte, 42/2016 Foru Dekretuak onartu baitzuen udaren ordainketa ikasturte honetatik aurrera.
Egoera honetan dauden pertsona guztiei ELAra etortzeko gonbita luzatzen diegu erreklamazio hauek aurrera eraman ditzagun.