50 egunez greban bete dituzte gaur Bizkaiko zahar-etxeetan
2016/11/10
50 egun beteko dituzte greban Bizkaiko zahar-etxeetako langileek, gatazka hasi zenetik. Gaur manifestazio berri bat egin dute sektoreko patronalen eta Bizkaiko Foru Aldundiarena jarrera salatzeko.
Langileen ordezkariak azpimarratu duenez manifestazioaren amaieran, gatazkak jarraituko du datozen asteotan. "Borroka honetan gure eskakizunak plazaratuz, hau da, ratioak hobetzeko diru-sail nahikoak bideratzeko, zentroetako pertsonala ugaltzeko, eta langileei lan-baldintza duinak aitortzeko erreklamatuz jarratuko dugu" adierazi du.