Murrizketen aurkako beste elkarretaratze bat Lakuan

2013/03/14
Murrizketen aurkako beste elkarretaratze bat Lakuan
ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak elkarretaratu egin dira gaur goizean Lakuan Funtzio Publikoko Mahai Orokorra bildu aurretik. Protesta honetan ehunka langilek hartu dute parte.

ELAren aburuz zerbitzu publikoak finkatu eta zabaldu beharrean, eta enplegu publikoaren aldeko apustua egin beharrean, gure arduradun politikoak zerbitzu publikoak murrizten ari dira, enplegua suntsitzen eta langabezia ugaltzen.

Jaurlaritzak egin duen dekretuak urteko lanaldia 1.614,5 orduraino luzatzen du, aintzinatasunagatik jai diren egunak kendu eta hautu librekoak desagerrarazi.

Jaurlaritzak murrizketa-politika zorroztu nahi duela ikusita, ELAk mobilizaziora deitzen du: ez dugu beste biderik ikusten hemengo gobernuaren politikak aldatzeko.