Arabako metala

Mahai negoziatzailea eratu da ELAren ekimenez

Mahai negoziatzailea eratu da ELAren ekimenez
ELAk sektorean % 41,28ko ordezkaritza dauka eta 7 eserleku izango ditu 15 kidez osatutako mahai batean.

Arabako metaleko hitzarmena berritzeko negoziazioa hasi da. Hitzarmenaren indarraldia 2025eko abenduaren 31n amaitu zen. Gaur, urtarrilak 26, negoziazio mahaia eratu da, sektoreko sindikatu nagusia den ELAren ekimenari esker. ELAk, sektoreko % 41,28ko ordezkaritzarekin, 7 eserleku izango ditu 15 aulkiz osatutako mahai batean.

Hurrengo bileran, otsailaren 9an, alde biek euren aldarrikapenak aurkeztuko dituzte. Lehenago, otsailaren 3an, ELAk batzarra egingo du militantziarekin, azken hilabeteetan egindako bilera eta dinamiken ondoren adostutako aldarrikapen nagusiak aurkeztu, eztabaidatu, kontrastatu eta definitzeko. Helburua lan baldintzak hobetzea da, batez ere erosahalmena, lanaldia eta enpleguaren egonkortasuna.

Negoziazio mahaian ordezkaritza portzentajeak honako hauek izango dira, Lan Harremanen Kontseilua (LHK) eratzeko aktaren arabera:

  • ELA: 7 ( %47).


  • CCOO: 3 (%21).

  • LAB: 3 (%17).


  • UGT: 2 (%15).