Adegik berriz ere erakutsi du bere nagusikeria, eta lan-erreforma azken mugaraino aplikatzeko duen asmoa
Garrantzizkoa da gogoratzea zer gertatu zen azken negoziazioan. Patronalek eraginkortasun mugatuko akordioa sinatu zuten. Akordio hura guztiz antidemokratikoa eta atzerakoia zen, legez kontrako klausulak zituena, eta sektoreko langileen ordezkaritzaren %20 dutenekin sinatu zuten. Hori zela-eta, ELAk demanda bat jarri zuen EAEko Auzitegi Nagusian, non gure aldeko epaia eman zen. Gero, Auzitegi Gorenak epai hori berretsi zuen. Epaiaren arabera akordioa legez kontrakoa da, eta sektoreko langileen eskubideak larriki kaltetzen ditu. Eredu hori ezarri nahi du berriro Gipuzkoako patronalak oraingo negoziazioan.
Adegik berriz ere erakutsi du bere nagusikeria, eta lan-erreforma azken mugaraino aplikatzeko duen asmoa. Lan-erreformak Gipuzkoako langileen baldintzak apaltzeko ematen duen aukera-sortatik bati ere ez dio uko egin nahi ADEGIk. Horregatik, lan-erreformaren alde agertzeko noraino dagoen prest erakusteko, egoitzetako langileen baldintzez baliatu da. Ez dira sekula asetzen, eta edozein gauza egiteko prest daude.
Adegi lobby bat da, bere planteamenduak ezartzen saiatzen da, eta gupidarik gabe erasotzen dio aurka egitera ausartzen den edonori edo, orokorrean, bestelako irtenbideak badaudela esaten duen edonori —bai lan-, gizarte- edo zerga-arloetan, bai gizarte-ereduaren arloan—. ADEGI bat dator bete-betean atzo CONFEBASKek egin zituen adierazpenekin, "gizarte-gastuaren pisua gehiegizkoa dela..." esan zuenean. Patronalaren ikuspegitik beren sakeletara, bazkideen zorrora edo diru-kopuru mordoaren iturri den inbertsioetara ez doan guztia gaizki erabilita dago; eta are okerrago ikusita dago langileak pobretzeko duten asmoa oztopatzen, mugatzen edo baldintzatzen badu. Adegi, gainerako patronal guztiak bezala, aurrekontu eta diru-laguntza publikoari loturik dago; herri-administraziotik bizi dira, eta hori gutxi balitz bezala beren baldintzak ezarri nahi dizkiote. Horrela jokatu dute beti, eta ildo beretik jarraitzen dute.
ELAk bere sostengurik irmoena eskaintzen dio GFAko Gizarte Ongitzateko Sailari. Oso ontzat jotzen dugu haien proposamena, eta GFA bultzatzen dugu egoitzetako langileen aldeko apustuari eustera, eta AdegiIren mehatxuei jaramonik ez egitera. GFAko Gizarte Ongizateko Sailak jakin behar du ELA lankidetzarako prest dagoela, egoitzetako langileen baldintzak hobetzeari dagokionez, eta zerbitzu pribatizatuak ia osorik finantzatzera aurrekontu publikotik bideratu diren milioika euroren erabilera zuzena bermatzeari dagokionez.
ELAk bere sostengurik irmoena eskaintzen dio GFAko Gizarte Ongitzateko Sailari. Oso ontzat jotzen dugu haien proposamena, eta GFA bultzatzen dugu egoitzetako langileen aldeko apustuari eustera, eta Adegiren mehatxuei jaramonik ez egitera. GFAko Gizarte Ongizateko Sailak jakin behar du ELA lankidetzarako prest dagoela, egoitzetako langileen baldintzak hobetzeari dagokionez, eta zerbitzu pribatizatuak ia osorik finantzatzera aurrekontu publikotik bideratu diren milioika euroren erabilera zuzena bermatzeari dagokionez.
Bukatzeko, berriz ere agertu nahi dugu gure konpromisoa egoitzetako langileekin, eta gure erabaki irmoa langileak beren baldintzen aldeko borrokan antolatzen jarraitzeko. Borrokarako eta mobilizaziorako ahalmenik izango ez bagenu, ez ginateke hemen egongo. Inork ez du oparirik ematen, ez lehen, ez orain, ez gero.