Lau kaleratze Orduñako udalean

2013/02/01
Lau kaleratze Orduñako udalean
Kaleratzeak ekiditeko eta Urduñan enplegu publikoa ez galtzeko, ELAk proposamen eta alternatiba errealak eta eraginkorrak aurkeztu dizkio Udal gobernuari (Bildu), baina ez dute jaramon ere egin nahi.

 

Joan den Urtarrilaren 3an erabaki zen lehen kaleratzea (udaleko osoko bilkuran, funtzionario-postu batena izateagatik, eta Alkatearen boto erabakigarriari esker). Hala ere, espedientearen tramitazioan irregulartasunak izanda, atzera eraman behar izan dute dena, berriro hasteko.

Beste hiru kaleratzeak atzo jakinarazi dira (Urtarrilaren 31an), eta haietako bik bereha gauzatu dira..

ELA Sindikatuak, berriro ere, salatu behar dugu Urduñan Bildu egiten ari dena, zerbitzu publikoko lanpostuak kentzen, langileak kaleratzen, ekonomi arrazoiak soilik argudiatzen, Raxoiren Legeak aprobetxatzen.

Eraso hauen aurrean, ELAk argi ta garbi esan nahi du ez duela ez kaleratzerik, ez beste murrizketa sozialik onartuko, eta kaleratze hauen eta etorriko direnen aurrean mobilizatzeko prest gaudela, jada egiten ari garen bezalaxe.