ELAk salatzen du Nafarroako Enplegu Zerbitzuak konkurtsora 2 miloi euro atera dituela hezkuntza jarraiturako, CEN, UGT eta CCOOen neurrira
ELAk salatu nahi du Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hainbat konkurtsoren deialdia egin duela 2 miloi euro baino zerbait gehiagoko subentziotan banatzeko enplegurako formakuntza profesionala dela eta. Betiko irizpideak jarraitzen dira konkurtso hauetan, alegia CEN, UGT eta CCOOren mesedetan. Bi ebazpen horiek, uztailaren 29 eta abuztuaren 7koak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko funtzioetan dagoen Zuzendariak sinatuz ituen. Gogoratu behar da garrantzizko organoen artean hauxe dela oraindik berritu ez dena.
Bi ebazpenak dagoenekoz iragarri ditu Nafar Gobernuak, nahiz eta programa-akordioan zerbitzu honen berrikuspena azaltzen den, eta Comptos Ganbarari ere txosten zehatzagoak eskatuko zaizkiola adierazi.
Horren ordez, konkurtso berri hauetako baremoen araudia (bat lanean daudenentzat 1,6 milioitakoa eta bestea langabetuentzat 0,4 milioitakoa) CEN, UGT eta CCOOk, Enplegu Zerbitzuko partaide diren heinean, gainbegiratu dituzte. Erakunde horien formakuntza zentroak (IFES eta Forem, besteak beste) parte hartuko dute subentzioa eskuratzeko. Beraz, Comptos berak salaturiko praktika errepikatuko da: konkurtsoa diseinatzen duten heurek aurkezten dira konkurtsoa irabazteko.
Kasu honetan, 2 milioi eurotako partida honi Rajoyk 2015eko martxoan ezarritako legezko aldaketa eragiten dio (4/2015 Errege Dekretu-Legea), zeinak behartzen du orain arte CEN, UGT eta CCOOi zuzenean esleitzen zitzaion hezkuntza jarraitua konkurtsora ateratzera. Ondoren, erakunde hauen eta Barcinaren gobernuaren araudiari bizkar emateko ahaleginek partida hau murriztea ekarri zuten eta horren ordez, CEN, UGT eta CCOOekin eginiko akordio zuzenen bidez gauzatzera. Konkurtso berri hauek bide beretik doaz.
Are gehiago, ez dira ezagutzen Foru Gobernua eta CEN, UGT eta CCOOen arteko zuzeneko akordioak hezkuntza jarraitua subentzionatzeko. Subentzioak Nafarroako Aurrekontuetatik datoz. ELAK ohartarazten du Gobernu berriak ez diela jarraipenik eman behar aurreko gobernuak ezarritako jarduerei. Izan daiteke miliotako partida horiek ezkutatzea beste izendapenekin, haranola, “kualifikazioa”, “enpleguratzeko gaitasuna”, “elkarketa jarduerak” , beste adibide posibleen artean.
ELA, beti egin duen moduan, adi izango da CEN, UGT eta CCOOentzat ezkutuko finantzaketa den hau salatzeko eta Gobernuari gogorarazten dio praktika hauek mantentzeak aldaketa politikoaren promesa ez betetzea ekarriko lukeela, horrela bere biziraupenerako aurreko erregimenak buruturiko eredu klientelarra sendotuz.