Murrizketa eta etengabeko erreformek hondamendira garamatzate
2013/02/04
Enplegurako Zerbitzu Publikoan izena emanda egon den langabe kopurua 230.878takoa izan da Hego Euskal Herrian urtarrilean, duela urte bete baino %12,1 gehiago (hazkunde hau %7,3koa izan da 27-EBn).
Kopuru honek %17,5eko langabezi tasan kokatzen gaitu, 27-EBeko (%10,7) tasaren 6,8 puntu gainetik. Batasuneko 27 estatuetatik, espainiar Estatuak (%26,1) eta Greziak (%26,8) bakarrik pairatzen dute gurea baino langabezia tasa altuagoa.
Datu hauek agerian uzten dute murrizketa eta erreforma politikak bortitzagoak diren tokietan, Hego Euskal Herrian bezala, krisialdia ondoriorik larrienak izaten ari dela.
Langabezia tasa altuak gutxi bailira, adierazgarria da langabeen %45,2ak ez duela inolako langabezia saririk jasotzen, eta %34,2ak soilik jasotzen duela kotizaziopeko saria ikustea.