200 lanpostu gutxiago EITBn
2014/06/06
EITBek lanpostu galera etengabea jasatzen ari dela salatu du ELAk gaur goizean. Murrizketa politiken ondorioz 200 lanpostu suntsitu dira azken urteotan. Era honetan, Eusko Irratian egingo den enplegu eskaitzan 30tik gorako lanpostuen galera ekarriko duela azpimarratu du.
ELAren aburuz edozein enplgu publikorako eskaitzak hurrengo baldintzak kontutan hartu beharko lituzke: lege- prozedurak errespetatzea, euskalduntze-politika sendotzea, eta enplegu suntsipenik inolaz ere ere ez ekartzea. Aldiz, Eusko Irratian Adminsitrazio Kontseiluak onartutakoak -EAJ, EH Bildu eta LAB sindikatuaren babesarekin- beste murrizketa bat ekarriko duela salatu du ELAk, egiturako plantillaren %10ekoa, hain zuzen ere.