23 eguneko greba mugagabearen ondoren, Nafarroako kirol kudeaketako patronalaren proposamena ez da nahikoa

2022/11/09
CCOOk, ELAk, LABek eta UGTk prentsaurrekoa eman dute patronalarekin eta udalekin 3 bilera egin ondoren, mahai gainean dagoen proposamenak langileak pobretzea dakarrela salatzeko, KPItik beherako soldata igoerak jasotzen dituelako.

 

23 eguneko greba mugagabearen ondoren, eta udan bi eguneko grebaren ondoren, kirol kudeaketaren sektoreko grebaren jarraipena handia izaten jarraitzen du, gorabehera handiekin eta itxita jarraitzen duten instalazio askorekin: Sarriguren, Burlata, Olaz, Azkoien, Uharte, Caparroso, San Jorge, Mendillorriko trinketa, Zizur Nagusia, Civivox Iturrama, NUP, Lagunak, Arangurengo kultur etxea eta Berriobeitiko igerilekua.

Greba hau sektoreko langileen erosteko ahalmena bermatzeko da, hitzarmeneko urte bakoitzeko soldata-igoerak KPIarekin lotuz, lanaldia murrizko, aldi baterako ezintasunen estalduran soldatzak izateko eta lanaldi partzialeko kontratazioa murrizten lagunduko duen sistema bat ezartzeko.

Patronalarekin eta Nafarroako Udal eta Kontseiluen Federazioarekin hiru bilera egin ondoren, patronalaren proposamenak erosteko ahalmena bermatu gabe jarraitzen du. Sindikatuek proposatu dute soldaten ordainsaria denboretara egokitu ahal izatea, eta enpresak ez izatea kostuen %100 beren gain hartu behar dutenak.

Halaber, salatu da udal batzuk udal langileak erabiltzen ari direla grebaren ondorioz itxitako instalazioak irekitzeko, grebarako oinarrizko eskubidea urratuz.