3+2rik ez Euskal Unibertsitate sisteman

2015/03/24
Benetako mehatxu bat da, unibertsitate ikasketetarako sarrera unibertsala arriskuan jartzen du elite gutxi batzuri erreserbatuz aukera hau, hainbat ikasketa eta hanibat lanpostu arriskuan jartzen ditu eta unibertsitate publikoaren erabateko desegitea ekar dezake.

Espainiar estatuak, unibertsitate ikasketen ordenazioa aldatzen duen ikasketa 43/2015 EDa onartu berri du. Dekretu honek hiru urteko graduen eta bi urteko graduondokoen sorrera ahalbidetzen du.

ED honen dakarren aldaketa nabariena graduen iraupena (kredituak) lau urtetik hirura jeisteko eta graduondokoen iraupena urte batetik bi urtetara igotzeko aukeran datza. Unibertsitateko egungo egoeran- tasak igotzen doaz, beka/diru-laguntzak behera etamasterren kostu ekonomikoa ikaragarria izanik- 3+2 deiturikoa ezarriko balitz, ondorio larrienetako batzuk ondorengoak izango lirateke:

  • Unibertsitate ikasketen garestitze nabari bat, honek hezkunzatarako eskubidearen murrizketa dakarrelarik (eros ahalmen gutxien duten familien hezkuntzarako eskubidea mugatuko litzateke, eros-ahalamen handiena dutenentzat soilik posible egiñez unibertsitatea)

  • Unibertsitate ikasketa ugariren desagerpena

  • Eros-ahalmen gutxien duten ikasleen beherakada nabaria eta honen ondorioz lanpostu suntsiketa zein irakaskuntza zein ikerkuntzarako plazen desagertzea.

Laburbilduz, unibertsitate hezkuntzaren erabateko atzerapausua suposatuko luke, bereziki publikoarena.

Aipatutako EDak unibertsitate bakoitzaren esku uzten du hiru urteko graduak eta bi urteko masterrak ezartzeko erabakia bakoitzaren ikasketa planen bidez. Ikasketa plan hauek, aldi berean, dagokion Erkidego Autonomoak onartu beharko ditu ezarri ahal izateko.

UPV/EHUri dagokionez, errektoretza taldeak ED oraingoz ez aplikatzeko erabakia jakinarazi du, 2017. urtera arte behintzat. Erabaki hori bat dator CRUEn (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia) dauden gainerako errektoreen erabakiarekin; baina, behin betikoa baino, behin-behinekoa dirudi, abiarazteko unearen desegokitasunean bakarrik oinarrituriko erabakia. Iritis berdina duela dirudi Cristina Uriarte sailburuak.

Benetako mehatxu bat da, unibertsitate ikasketetarako sarrera unibertsala arriskuan jartzen du elite gutxi batzuri erreserbatuz aukera hau, hainbat ikasketa eta hanibat lanpostu arriskuan jartzen ditu eta unibertsitate publikoaren erabateko desegitea ekar dezake.

Erabaki hau, ehundaka lanpostu arriskuan jartzen dituzten eta lan baldintzen murrizketa zein okertzea suposa dezaketen Eusko Jaurlaritza zein errektoretza taldea unibertsitatean aplikatzen ari den etengabeko murrizketei eta zentruen berrantolaketa prozesuari gehitzen zaio.

Azaldutako guztiagatik ELAk ED hau arbuiatzen du eta Eusko Jaurlaritzari zein errektoretza taldeari eskatzen die: kalitatezko unibertsitate hezkuntza integral eta unibertsal bat bermatuko duen Euskal hezkuntza sistema propio bat defenda dezatela, Euskal gizartearen beharretara zuzendua, interes pribatuen kontrolpetik aldendua egongo dena eta elite gutxi batzuentzat erreserbatua egongo ez dena. Eredu honen aldeko apustua egin duela dirudi Espainiar gobernuaren erreformak.