Abenduaren 13tik 17ra, Bizkaiko autoeskoletako greba txanda berria

Bizkaiko autoeskolek 11 urte daramatzate hitzarmena berritu gabe. Soldatak, ordutegiak eta gainerako lan-baldintzak oso prekarioak dira, eta, kasu askotan, irregularrak. Gainera, genero-arrakala handia dago administrazio-postu feminizatuenetan.
APAVIk negoziatzeko borondaterik ez zuenez izan, ekainetik azarora, langileek 19 greba egun egin dituzte sektoreko lan-baldintzak erregularizatu, duindu eta hobetuko dituen hitzarmen baten alde. Hala ere, patronalak oraindik ez die erantzun langileen eskaerei.
Langileek soldata-taulak eta erosteko ahalmena berreskuratzea, irakasleak ez diren kolektiboentzako lanaldia murriztea (genero-arrakala murrizteko), ordutegiak arrazionalizatzea eta plantilla gaztetzeko neurriak eskatzen dituzte, besteak beste.