Akordioa Bizkaiako Aldundian
ELAko atal sindikalaren oharra:
Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileentzako Akordio/Hitzarmenaren negoziazio prozesuaren bukaerara iritsi gara. ELAko Alal Sindikalak, bere hausnarketa publiko egin nahi du gertaera honen aurrean.
Akordio/Hitzarmenaren edukia baloratzen sartu aurretik, Aldundiko agintarien jarrera salatu nahi dugu. Alde batetik, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak publikoki Akordio/Hitzarmenaren edukia aireratu izana "negoziazio" prozesuan bete betean sartuta egonda. Negoziazio mahaiko kideei kautelaz eta prudentziaz jokatzeko eskatu ondoren, beren jarrera honek ez du batere laguntzen. Bestetik, negoziatzeko modu “autoritario” honekin bukatu beharra daukagu.
Testu honetara iritsi arteko negoziazio prozesua luzea eta zaila izan dela gogorarazi nahi dugu. Aldarrikapen, borroka eta langileontzako negoziazio kolektiboa berreskuratzearen alde ELAk azken urteetan Foru Aldundian izandako jarrera klabea izan da horretarako.
Edukiak baloratzen hasita, positibotzat jotzen dugu, Bizkaiko Foru Aldundiak behingoz Bizkaiko negoziazio esparrua propiotzat errekonozitu izana, orain arte instituzio honetan aplikatu dizkiguten oinarrizko Lege injustuei alternatibak emanez. Foru Aldundiak pausu hori eman izana garrantzitsua da guretzako. Positibotzat jotzen dugu lanaldia 1592 ordutara bueltatzea, Akordio/Hitzarmen honen indarraldian adosturiko soldata igoerak, aparteko ordainsariaren ordainketa, eta baita lizentzia eta enpleguaren kapituruak ere.
Enpleguaren aldetik, urtero EPEak egitea bai Aldundiak eta baita GUFEn ere, interinoki edo behin behinekoz beteta dauden lanpostuak egonkortu eta lanpostuak sortzeko, lanpostuen defentsa edo instituzioan dauden lanpostu hutsak betetzea.
Bestalde, Foru Aldundiko, GUFEko, LAEko eta enpresa publikoetako langileok azken urteetan izan dugun eros-ahalmenaren galera, %11,9koa izan da gutxien galdu duenaren kasuan. Akordio/Hitzarmen honek, zor horretatik, %5,1a aitortzen du eta berau berreskuratzeko oinarriak jartzen ditu (2012 eta 2013ko erosahalmen galera). ELAk galdutako gainontzeko erosahalmena berreskuratzearen alde borrokatuko du, langile guztioi berau aitortu eta kobratzeko hurrengo hitzarmenetan. Ez dugu hau alde batera utziko inolaz ere.
Akordio/Hitzarmen hau betetzeko bermeen inguruan, ezin dugu administrazio honek eta beste batzuk, sinaturiko azken hitzarmenekin egin dutena. Bi adibide argi: 1.- Foru aldundiko azken Akordio/Hitzarmena ez zen bete, Madrildik harturiko neurriak bere egin zituelako instituzioak. 2.- Eusko Jaurlaritzan, Patxi Lopezen garaian sinaturiko azken mahai orokorreko akordioa, ez zuen bete, Eusko Jaurlaritzak berak oinarrizko legeak etorri aurretik. Horregatik, eta akordioa ez betez gero, ELAk erasoari dagokion neurrian erantzungo du, zalantzarik gabe.