Akordioa Usurbilgo Ingemarren
Ingemarreko gatazka langileen jarrera irmoaren ondorioa izan da, 2016ko urtarrilean jakin zutenetik enpresak jarduera industriala bukatzeko erabakia hartu nahi zuela. Langileek, ELAko 4 delegatuk eta LABeko 1ek ordezkatzen dituztelarik, inbertitzaileak bilatzeko prozesuari ekin zioten; hainbat kasutan fruitua ematekotan izan zen, baina azkenean denak hutsean geratu ziren.
Orduan zuzendaritza derrigortu genuen lantegiari irtenbide industrial bat ematera. Ez geunden itxiera, ez jarduera industrialaren bukaera onartzeko prest. Horregatik, ekainean mugagabeko greba hasi genuen. Hasieratik langile guztiek jarraitutako grebak taldearen jarduera trabatu egin du, eta zuzendaritzak proposamenak egin behar izan ditu, akordioa iristeraino; hau gaur arratsaldez langileen batzarrak onartu du, eta horrenbestez grebaren amaiera ekarri du.
Usurbilgo Ingemarreko langileen borrokak beste behin erakutsi du enpresa bat deslokalizatzeko saioen aurrean batasuna, borroka eta borondate irmoa direla giltzarria enpresen erabakiak aldarazi eta geure industri-sarea mantentzeko.