Agoitzko polikiroldegiko langileek hitzarmena lortu dute

2014/03/05
ELAk Agoitzko udalarekin Polikiroldegiaren (KANPONDOA) hitzarmena sinatu berri du. Akordioak 12 langileoi eragiten die eta akordioak erreferentzia ezartzen du gainontzeko Udalentzat. Hitzarmenak mugagabeko ultraaktibitatea jasotzen du, malgutasun eza, eta sinatutakoa errespetatzea langileokin akordiorik ezean. Beraz, lan erreformaren aurrean erabateko blindajea dakar akordioak.

Honez gain, lan eguna murrizten da, antzinatasuna osagarria hobetzen da eta Nafarroako kirol kudeaketa sektorean orain arte lorturiko eskubide guztiak mantentzen dira.

Bestalde, hitzarmenaren jarraikortasuna eta aplikazioa bermatzen da, gutxieneko baldintza bezala, eta era berean, plantilla osoaren subrogazioa baldin eta enpresa pribatu bati esleituko balitzaio kiroldegiaren kudeaketa.

ELAk positiboki baloratzen du gai hauetan Agoitzko udalarekin lortutako akordioa. Egun, Nafarroako Kirol Kudeaketa sektorean lortutako hitzarmenik hoberena da. Honen aurrean ELAk dio:

  • ELArekin akordioetara iristea posible dela, baldin eta eduki duinak badaude, nahiz eremua lurraldekoa edota enpresakoa izan.

  • Agoitzko udalak hitzarmen hau onartzea hau posible izan bada, Nafarroako gainontzeko udalek ere antzeko edukiekin egin dezakete. Akordio honen beste aldean, patronalak lurraldeko hitzarmenaren negoziazioan paga bat kentzea eta laneguna igotzea planteatzen du, beste murrizketekin batera. Honek argi uzten du patronalak lurraldeko negoziazioa baldintzatzen duela eta bere interes bakarra bere etekinak handitzea dela langileen lan baldintzen kontura.

  • ELArentzat akordio honen sinadurak erakusten du posible dela lan baldintzak mantentzea sektore honetan eta akuilu izan behar du beste kiroldegietako langileak Agoitzko kiroldegiko langileok egindakoa eredutzat hartzeko.