Arabako ostalaritza hitzarmen duina eskuratzeko borrokan hasi da

2015/07/16
Arabako ostalaritza hitzarmen duina eskuratzeko borrokan hasi da
Patronalak orain arteko lan baldintzak nabarmen okertu nahi ditu; soldatak murriztuz, lanaldia luzatu eta malgutuz edota aldi baterako ezintasun osagarria kenduz, besteak beste. Gaurko bilkurak eta utzailaren 25erako (Blusa egunerako) greba eguna deituta dute sektoreko hitzarmen duina lortzeko.

Onartizina da ASHOVI eta SEA patronalek ekainaren 23an plazaratu zuten hitzarmen proposamena: oinarrizko soldata %20 murriztu eta hainbat soldata-eskala finkatzea, lanaldia luzatu eta %15eraino malgutzea, aintzinatasuna, gau plusa eta igande-jaiegetako osagarriak murriztea, aldi baterako Ezintasun osagarriak kentzea, kaleratzeak merketzea eta azken lan erreformek ahalbidetutako aukera guztiez baliatzea eskatzen dute. ELAk deritzoa patronalak mahaigaineratutakoa probokazio hutsa dela. Horregatik, sektoreko gainerako sindikatuekin batera mobilizazioak deitu ditu: uztailaren 14rako kale bilkurak eta uztailaren 25erako greba eguna.

ELAk eskatzen duena da, sektoreko soldata duintzeko azken urteetan galdutako eros-ahalmena berreskuratzea, soldata-eskala bikoitzak desagertaraztea, hitzarmena berme osoz aplikatzeko klausulak jasotzea eta sektorean hedatutako iruzurra ekiditea. Aipatutako eduki hauek negoziaziorako gutxienekoak dira ELA sindikatuarentzat. Eta gutxieneko hauek lortu arte, sektoreko langileei dei egiten die patronalari mobilizazio bidez erantzuteko.