Atzeraturiko bi alorretako bozketa eta gero, ELAk bere gailur historikoa lortu eta sendo bihurtu da Nafarroako Foru Administrazioko bigarren sindikatu
ELA Foru Administrazioko bigarren sindikatu bihurtu da, 2015ean 16 esparru desberdinetan hauteskunde sindikalak izan dira eta ELAk 44 ordezkari lortu ditu. Bigarren postua ere boto kopuruan lortu du, 1.625 boto lortu baititu ELAk. Gaur amaitu dira Nafarroako Gobernuko hauteskundeak Foruzaingoan eta Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuetan bozkatu baita; arbitro batek erabaki baitzuen Afapna eta CCOOri denbora eman behar zitzaiela, dimisioa aurkeztu eta gero hautagai zerrendak erori zitzaizkielako.
Ez dute lortu ELAren jauzia gelditzea. Foruzaingoko eta NOPLOIko emaitzek argi utzi duten moduan. ELA esparru gehienetan lortu du ordezkaritza (16tik 15etan baitago), Lan-legepeko Ogasuneko langileen artean da ordezkaritza lortu ez duen esparru bakarra. Horrelako ordezakaritza homogeneorik lortu duen beste sindikaturik ez dago.
ELAk izan duen arrakasta ezin da azaldu une politiko zehatz baten ildotik, baizik eta lan sindikaletik, azken urteotan zentroz zentro egindako lanagatik, hain zuzen, eta etorkizunerako ELAk proposatzen duen Administrazioan barrutik eraldatuko duen egitasmo erreibindikatzaileagatik. Zentzu berean, ELAk ez du inoiz langileen botuak edo bere ordezkarienak alderdi politiko baten esku jarriko: ekintza sindikala ez da sekula izan behar goitik dagoen beste esparru baten menpe dagoen tresna, eta ezin dira atzeratu ere lan arloko bidezko aldarrikapenak beste interes batzuek arabera, ez baitira langile publikokoen interesak. Sindikatu baten autonomia politikoa eta benetako eraginkortasuna orain ikusiko dira, murrizketen aurka egin beharko den lana eta galdutako guztia berreskuratzea helburutzat hartuta.
Duela lau urte 16 esparru horietan gertatu zena alderatuz, ELAk 6 ordezkari gehiago lortu ditu, hainbat arlotako igoerari esker: NLA-Suhiltzaileak (+2), Foruzaingoa (+2) Justizia (+1), Ogasuna (+1), NFBI+2), NOPLOI +1) eta NGKI (+1). Bestalde, ELAk garaipen esanguratsua lortu du Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ). Gainera, Hezkuntzan 8. izatetik 6. izatera pasa da, CSIF eta APS korporatiboen aurretik jarri baita. Beste bi esparru handietan, Osasunbidean eta Nukleoan, ELAk 2011n lortutako ordezkaritza maila altuari eutsi dio.
ELAk CCOOk baino 4 ordezkari gehiago ditu eta 2011n zegoen aldeari buelta eman dio (eta 107 botu gehiago atera ere). ELAren emaitza ona eta CCOO (-7) eta UGT (-7) sindikatuen jaitsierak argi uzten du Foru Administrazioko langileek bizkarra ematen diotela botereari adostasuna eta laguntza ematen dioten sindikatuei, eta aldaketa soziala eta politikoa ELA bezalako aukeretatik etorriko dela. Laburbilduz, hauteskunde hauetan gora egin dute UPNri ezer zor ez dioten erakundeek, eta erregimenari aurre egin diotenek, eta elkarrizketa sozialaren alde egiten zutenek porrot egin dute nabarmenki.
Ordezkaritzan izan duen igoerarekin batera, ELAk duela lau urte baino boto kopuru handiagoa lortu du. Oraingoan, Foru Administrazioko 1.625 langilek ELA hautatu du; honek bataz bestekoan igoera suposatzen du ELAri emandako babesean (2011ko %11,07tik 2015eko %12,68ra)
ELAk esker ona adierazi nahi du Foru Aministrazioko langileen artean izan duen babesagatik, eta hitza ematen du konfiantza hori aintzat hartuko duela, lan-baldintzak hobetzeko borrokari eusten jarraituz; horretarako behar-beharrezkoa da herritar guztien mesedetan lan egingo duen kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzea.