Autobuses de Avanza (Pesa) GIPUZKOA

Autobusen mantenimendu faltak arriskuan jartzen ditu erabiltzaileak eta langileak

2023/04/14
Batzordeak Lan Ikuskaritzan salatu du eta Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinarazi dio Avanza Movilidad Gipuzkoa S.A. (PESA) konpainiako autobus flotaren egoera tamalgarria mantentze lan nahikoa egiten ez zaielako. Autobusak sarritan joaten dira gurpilak higatuta, balaztatze sistemetan akatsak izaten dituzte eta langileak eta zerbitzuaren erabiltzaileak arriskuan jartzen dituzten beste hainbat matxura izaten dituzte.