Babes sozial zabala Haurreskolak Partzuergoaren grebari eta haren hezkuntza-zerbitzuari, Jaurlaritzaren mututasunaren aurrean

Eusko Jaurlaritzaren jarrera negoziatzailea salatu dute sindikatu horiek; izan ere, abenduan mobilizazioen dinamika hasi zenetik zortzi eguneko grebaren ostean planteatutako aldarrikapenak ez dituzte negoziatu nahi. Bien bitartean, buruzagiek aldebakarreko erabaki politikoak hartzen jarraitzen dute, langileen lan-baldintzak okertu eta Haurreskolak Partzuergoa bera arriskuan jartzeko.
ELAk, LABek eta Steilasek Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari eskatu diote argi eta garbi hitz egin dezala Haurreskolen etorkizunari buruz, eta argi dezala non geratu den Eusko Legebiltzarrak Haurreskolak Partzuergoaren kuotetan hobariak aplikatzeko egin duen eskaera, pandemiaren ondorioz baldintza ekonomikoak okertu zaizkien familiei edo hezkuntza-zerbitzu hori guztiz doakoa izateko ematen ari diren urratsei dagokienez.
Sindikatuek eskatzen dute:
- Haurreskolak Partzuergoaren doakotasuna eta integrazioa Hezkuntza Sailean.
- Dauden akordioak errespetatzea eta betetzea.
- Lan-hitzarmen berriaren negoziazioa abiatzea.
- Langileen behin-behinekotasun tasarekin bukatzea eta lanpostuak egonkortzea.
- Irakaskuntza publikoan Osakidetzak egiten duen Norbera Babesteko Ekipamenduen horniketan Haurreskolak Partzuergoa gehitzea.
- Aurrekontua handitzea.